XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ERASKINA.CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau
EGIAZTATZEN DU:
1981.eko Otsailaren 27ean egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari nekazaritza-zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, ondoren aipatzen den modu honetan:
A) Nekazaritza-alorreango Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen agintepideak.
I) Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, Oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa, Autonomia-Estatutoaren 10.8 Atalak dioenez; oihanzaintza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean euste eta hobetze-gaiekikoa (7. Ataleko a) 9.).
II) Euskal Herri Osorako Erakundeek ondorengo gai hauei buruz emandako arauak osabideratzea eta egiteratzea:
1. Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza, nekazaritza-zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare-ustiaketa, haziak eta mintegi-landareak salbu (7. Ataleko b) 1.).
2. Abere-ustiaketa eta osasunketa (7. Ataleko b) 2.).